MATRIKULA OFIZIALARI UKO EGITEA

(Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan ikasturterako ikasleen onarpena eta matrikulatzea arautzen duen 2013ko uztailaren 3ko Aginduak dioenaren arabera)

a) Abenduaren 31a baino lehen eskaera egiten bada: Ikasleak, matrikulari benetako arrazoirik gabe uko egiten badio, hurrengo ikasturtean matrikulatzeko lehentasuna galduko du

b) Data honetatik aurrera eta apirilaren 30era arte, gaixotasun edo ezbehar larriagatik edo bat-batean gertatutako beste arrazoi larriren batengatik baino ez dira onartutako uko-egiteak; etxea, lantokia edo ikastetxea aldatzeagatik ere onartuko dira. Ikasleak, eskariarekin batera, egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu

c) Maiatzaren 1tik aurrera, ikaslea, azken ebaluazioko azterketak egiteko, ezelako aukerarik gabe utzi duten istripu edo gaixotasun larriengatik onartu ahal izango da uko egitea. Arrazoiak agiri bidez frogatuko dira.

OHARRA: Matrikularai uko egiteak, onartua izanez gero, ondorio hauek dakarzki.

1. Klaseetara joateko eta ikasturte akademikoko azterketa bietara aurkezteko eskubidea galduko da.

2. Ordaindutako matrikula-tasak ez dira itzuliko

3. Eskaria abenduaren 31a baino lehen egin bada eta benetako arrazoirik gabe, hurrengo ikasturtean ofizial matrikulatzeko lehentasuna galduko da.

4.Hurrengo ikasturtean ofizial matrikulatzeko ez du lehentasunik galtzen arrazoiekin matrikula ofizialari uko egiten bada

Eskari hau sinatzen duen ikasleak MATRIKULA OFIZIALARI UKO EGITEA eskatzen dio Eskolako Zuzendaritzari.

* daukaten datuak derrigorrezkoak dira.

*  NAN
*  ABIZENAK
*  IZENA
*  TELEFONOAK
*  EMAILA
*  HIZKUNTZARI uko egiteko
*  MAILA
*  ORDUTEGIA
*  TALDEA
*  IRAKASLEA
*  UKO EGITEAREN ARRAZOIA
*  DAKARREN EGIAZTAGIRIA
JUSTIFICANTEA eransten dut (eskaneatuta)