IRAKASLEEN HELBIDE ELEKTRONIKOA (IRAKASLE.EUS)

NORK AHAL DU ESKATU?

 Helbide elektronikoa (Irakasle.eus) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko irakasleei zuzenduta dago, beti ere eskatzen dutenean jardunean badaude.


ESKATZEKO EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

 Irakasleen helbide elektronikoan alta emateko, zure baimena eta sinadura behar ditugu.
Mesedez, bete "Onarpen-agiria" eta bidali posta arruntez helbide honetara:


Hezkuntza Saila
Azterlanak eta Zabalkundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz


Onarpen-agiria jaso eta gero, kontua aktibatzeko behar dituzun gakoak (langile-zenbakia eta PIN zenbakia) etxera bidaliko dizkizugu.